2011-12-21

Zallari buruz aspaldiko hausnarketak (epe mugatuan)


Testu hau 2002an  idatzi nuen beren beregi  "Galdera ikurrak" erakusketarako. Ekimen hau Zallako "El Balcón" Artegunean burutu zen eta lerro hauek tamaina handiko euskarrian egon zen irakurgai iraun zuen bitartean.
Hemen eskegi dut tarte mugatu bat irauteko asmoz.


Zalla
Un cuenco de bordes recogidos y alineados de alturas parejas que acoge en su fondo un paisanaje que casi se ha olvidado de la geografía que lo circunda.
La cotidianeidad transcurre en el llano, sobre un plano de referencias personalizadas, donde uno se puede situar a la izquierda de la Margen Izquierda, al margen de ella y de todas, o al oeste de un país en el que sólo parecen coexistir el norte y el sur. El papel desplegable permite colocar hitos imaginarios, puntos de enganche y conexión interior: un cuaderno de bitácora elemental y metafórico usando las piernas como compás y los ojos por sextante.
Esta suma de parroquias, surcada por arterias de comunicación de caudales reversibles por vías de escape para huidas vitales, ha dejado a su línea de horizonte sin puntos de fuga, transmitiendo  la idea de que todo lo que puede ocurrir solo puede hacerlo en la palma de nuestra mano. Tener como único punto de referencia el ombligo exige la renuncia a otros paraísos sin habernos llegado a plantear siquiera la posibilidad de su existencia. Los aconteceres en las cercanías de este punto vital resumen todos los actos transcendentes de nuestra existencia.
La geografía ha definido el carácter de las gotas de niebla que esta cuenca ha recogido en sus paredes y que se han precipitado, filtrado, acumulado amalgamado con el peso del tiempo. A su vez las actividades desarrolladas por ellas han definido los diferentes verdes que nos rodean. La industrialización ha concretado el tono mayoritario de nuestro verde, y la naturaleza circundante es un producto de la actividad humana, aunque tendemos a obviarlo gracias a la memoria destartalada, en la que ubicamos recuerdos con precisión interesada. Así hemos llegado a convertir en sinónimos urbanización y civilización, hemos postergado el río y lo vivimos como un obstáculo. Los escenarios de las vivencias infantiles son ahora otros.

2011-12-16

Arbeleko goitibehera

Gaur ikasleekin zerbait irakasteko nahian, nire haurtzaroko jostailu bat marraztu diet arbelean. Zenbat denbora eraikitzen eta zenbat auzoko eta herriko aldapetatik gora eta, ziztu bizian, behera.

2011-12-11

Gabonetako atarian!!

Garai hauek ez dira egokienak honetaz hausnartzeko, baina bai eraginkorrenak. Dena den opari polit egin behar baduzu hemen daukazu aukera ederra.

2011-12-04

"My blog is unplugged"

Atzo Durangon,  "flasha, ipini flasha" esan zidan zazpi zortzi aldiz ezezagun batek argazki bat ateratzen nuen bitartean. Ez nuen erabili nahi baina azkenean beste behin sakatu nuen flasha erabilita. Erakutsi nizkion emaitzak eta argudiatu nion flashik gabekoak hobeto islatzen zuela nire lagunen izaera.
Irudia bada eraikitzen den zerbait. Eta hori erabiltzen da errealitateri buruz daukagun perzepzioa bideratzeko.

2011-11-30

Liburuak zatika?

Arangurenen egon ginen igandean, Trukearen Azokan, ea libururen bat saltzen genuen hurrengo proiektua martxan jartzeko.
Aitite gazte bat hurbildu zitzaidan, eskuan euro bat zeramala: nire marrazki bat erosi nahi zion beste eskuak lotuta zeukan ilobari.
- Baina nik liburuak saltzen ditut!
- Eta zenbat balio du?
- 10 euro.
- Eta osorik baino ez dituzu saltzen?

2011-11-10

Gure orrrialdeak badu erabiltzailearen izena facebooken!!

2011-10-25

Zirriborroa dena zorrozteko: lapitza, burua,...





Semearekin jolasten nuen bitartean hezkuntzaren egoera islatzen duen zirriborroa.

2011-09-26

Tipulatxups

Putxeraren Kofradiaren aurkezpenean Tipulatxups izeneko mokadua eskeini genien hurbildu zirenei. Tipula gorriak erostera joan eta hantxe topatu nituen guztiak bazterrean geratzen diren horietakoak, txikiak izate hutsagatik. Lau ordutan sueztitu eta gero goilaratxo batekin jateko prest.

Berriro pil-pilean

BeHIen aurkezpena egin nuenean "Nola baikorra izan ez-kuntzan aritzen bagara?" zioen pegatina banatu nuen, bai Zallako Enkarten, bai Getxoko Komiki Azokan. Larunbateko Garan topatu dut Jagoba Manterolaren argazki hau non enkoadrearen eraginez galdera bera helarazi nahi digun.
BeHIak, gaurkotasuna galdu beharrean, gero eta egokiagoak ikusten ditut egun pairatzen dugun egoeraz hausnartzeko.

2011-09-18

Putxeraren Kofradia. Artzentalesko geltokia.

Ikatza eta lurrina, putxeraren nortasuna 32 segundutan marraztua.

2011-07-28

Eako Poesia Egunak

Joseba Tapiaren kontzertuaren ostean argazki erraldoi hau atera zigun Jaime Gartziak. Egun borobila.

2011-07-19

Sukaldaritza berrian aritzen ginen... duela 14 urte

Txokoan egindako hitzordua:

Zallako kipula negarrak ote

Duela 15 urte aurkeztu nuen kartel hau Zallako jaietako lehiaketan. Zallako kipula moreak hartzen zuen arreta. Etzi egingo diete omenaldia gastronomiaren harribitxi hau ekoizten dutenei. Azken finean haienak dira barietate hau garatu duten eskuak.

2011-06-17

Box Populik ez gintuen ezagutzen Autoeditatuak baino lehen...

...baina hantxe bertan gure liburuak elkar trukatu genituen.
Boxpopuli.2011-05-31

Bizkaiek garaiz argitaratu zuen, baina guk gaur topatu dugu sarean.

Liburu aurkezpenen artean, Gorka Velascok Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen liburua aurkeztuko dau, egilearen hirugarren lana. Komikiaren berbakerea aprobetxauta zuri baltzezko marrazki xumeak aho biko esaldiakaz buztartzen ditu. Egileak institutuek erantsia daroen BHI akronimoa, BeHIa ahoskatzera eroaten gaitu eta hortik sortzen dau gure buruan esaldien esanahi barria.
Gorka Velasco marrazketaren profesionala, plastika eta marrazketa irakaslea da ogibidez, eta artista zein komikigile lanbidez (baina arlo bietan merkatutik kanpo). 
Bizkaie!.  2011-06-03

2011-06-16

Zuberoa Iturburuk Uribe Kostatik paseatu ditu gure BeHIak

"Norbaitek irakurri edota ikusi arte ez da osatzen artistaren lana"
Titulu honen azpian moldatu du telefonoz izan genuen elkarrizketa. Argazkilaria Arte Ederretako fakultatera hurbildu zen, Rita Sixtorekin klasea neukan egun batean. Merezi izan zuen hara egindako bidaia!.
UK. Uribe Kostako aldizkaria. 2011-06-06

2011-06-03

Hitzen uberan webguneak sarean kokatu gaitu.

 


Imanol Ubedak Euskal Idazleen Elkarteak aurkezten duen webgunerako elkarrizketa egin digu.

Eta etxeko atarian egindako argazkiarekin hornitu du.

Hitzen uberan.. 2011-06-02