2020-04-07

Beurko Artistikoa, Bartzelona Urban Sketchersekin.




Azken bolada honetan gero eta gehigo aldarrikatzen dut nire jarduna irakasle moduan. Horren barnean Beurko Artistikoa Bartzelonara joan ginen otailaren 13, 14 eta 15ean, bidaia kulturala eta egitarau pedagogiko baten barnean, Beurko Institutuko Marrazketa mintegiak  antolatuta.

Beurko Institutua erreferentziazko zentroa da batxilergo artistikoan Ezkerralderako, Meatzalderako eta Enkarterrirako. Horren ondorioz inguru hauetako ikasle talde batekin abiatu ginen Kataluinara, Beurko Artistiko izendapenarekin. Ez zen oso handia, bai esanguratsua kontuan harturik gure ikasle kopurua.

Larunbatean, otsailaren 15ean, Bartzelonako Urban Sketchers taldearen gonbidapena profitatu genuen haien "El 3er dissabte" ekimenean parte hartzeko. Hasieran ez zegoen gure egitarauan baina ikasleentzako bidaiarik merkeena topatzeak zulo bat ireki zuen gure agendan, eta ezin genuen galdu.

Bartzelonako taldeak badu nortasun berezi bat urban sketchersen egituraren barnean. Zaragozako Dibujando con el Cuaderno, Galizako Compostela Ilustrada, Málagako Malagráfica ala Gaztelako Dibujando x Mambrilla bezelako deialdietan ezagutu ditudan  marrazkilariekin elkartzeko aukera sortu zitzaigun. Baina batez ere, ikasleentzako aukera ederra zen nazioartean aritzen deiren marrazkilarien ekarpenak jasotzea. Santi  Sallés eta Maru Godas adibidez, gurekin egon ziren.
Santik ekarpen bikoitza egin zuen, Carmina Vilarekin etorri baitzen MACBAra ostiralean egin genuen bisitan. Horren ostean Mexicon egin berriak zituen koadernoak erakusti zizkien, teknika ezberdinei buruzko azalpenak gehituz, prodedurak egerian utziz... eta pasioa barra-barra eskeiniz.

Honek guztiak beste opari bat utzi zigun, hedabideetan izan duen oihartzuna. Aukera aparta izan dut azaltzeko klaseetan egiten dudana eta zergatik erabiltzen dudala koadernoa tresna pedagogiko moduan.

Nahi izanez gero hortik irakurri, entzun, ikus dezakezue zertan aritzen garen:
Bizkaia Irratia. 2020- 02 - 05
Amarauna, Euskadi Irratia. 2020 - 02 -08
Tele7. Objetivo Bizkaia .2020 - 02 - 10
Deia. Hemendik . 2020 - 02 - 12
Onda Vasca. "Atsalde pasa" 2020 - 02 -18
Radio Euskadi. Graffiti . 2020 - 02 -21
Bilbo Hiria Irratia. 2020 - 02 -22
Hiruka . 2020 - 02 - 27
Findglocal. Beurko institutuko Gurasoen elkarteko txostena.