2011-06-17

Box Populik ez gintuen ezagutzen Autoeditatuak baino lehen...

...baina hantxe bertan gure liburuak elkar trukatu genituen.
Boxpopuli.2011-05-31

Bizkaiek garaiz argitaratu zuen, baina guk gaur topatu dugu sarean.

Liburu aurkezpenen artean, Gorka Velascok Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen liburua aurkeztuko dau, egilearen hirugarren lana. Komikiaren berbakerea aprobetxauta zuri baltzezko marrazki xumeak aho biko esaldiakaz buztartzen ditu. Egileak institutuek erantsia daroen BHI akronimoa, BeHIa ahoskatzera eroaten gaitu eta hortik sortzen dau gure buruan esaldien esanahi barria.
Gorka Velasco marrazketaren profesionala, plastika eta marrazketa irakaslea da ogibidez, eta artista zein komikigile lanbidez (baina arlo bietan merkatutik kanpo). 
Bizkaie!.  2011-06-03

2011-06-16

Zuberoa Iturburuk Uribe Kostatik paseatu ditu gure BeHIak

"Norbaitek irakurri edota ikusi arte ez da osatzen artistaren lana"
Titulu honen azpian moldatu du telefonoz izan genuen elkarrizketa. Argazkilaria Arte Ederretako fakultatera hurbildu zen, Rita Sixtorekin klasea neukan egun batean. Merezi izan zuen hara egindako bidaia!.
UK. Uribe Kostako aldizkaria. 2011-06-06

2011-06-03

Hitzen uberan webguneak sarean kokatu gaitu.

 


Imanol Ubedak Euskal Idazleen Elkarteak aurkezten duen webgunerako elkarrizketa egin digu.

Eta etxeko atarian egindako argazkiarekin hornitu du.

Hitzen uberan.. 2011-06-02