2011-05-30

Arratsaldero, etxe askotara heltzeko leihoa.


Arratsaldero por blogswebquests

Gure aurpegia makilajez beterik dago baina proiektuaren nondik norakoak azaldu genituen Oihan Vegaren galderei erantzunez.

Arratsaldero (ETB1). 2011-V-5

2011-05-24

Autoeditatuak, Bilbon aurkezteko aukera paregabea


AlhóndigaKomiken barnean, AlhóndigaBilbaok komikigintzako autoediziora hurbilduko gaitu bigarren aldiz. Ekainaren 4an ospatuko den topaketan euren lana argitaratzen duten autore eta taldeen lanen adibide multzoa egongo da ikusgai. Egun hau aukera aparta da alde batetik interesa duten pertsonek sortzaileek euren lanen argitalpena nola garatzen duten ikusteko, eta bestalde, autoekoizpenari dagozkion azken albisteen berri izateko.