2015-07-26

48tth SketchCrawl: #sansurfim

Iruñeara joaterik izan ez nuenez San Ferminen ordez #sansurfim traolarekin ibili nintzen marrazten semearen surf ikastaroa jarraitzen nuen bitartean. Asko gainera.
Arratsaldeko txandakoak Turtziosko igeri lekukoak dira.




















  




 








2015-07-18

Dibujo con gusto (Koadernoan sartu ez zirenak)

 Uztailaren batean Zaragozara abiatu nintzen. Oraindik ez neukan ikastaroan banatzen duten ohiko koadernoa. Iaz egindako lagunek eman zidaten aterpea.
  Hurrengo egunean Huescara abiatu nintzen. Iazko ikastaroan Jorge Arranzek eman zizkigun irakaspenak gogoratu nituen eta paisaiak eskeintzen zizkidan elementuekin marrazteari ekin nion.
La Anónima Huescako liburudendan Sagar Forniés, Santi Sallés, Ana Luisa Frazão eta Urumo ibili ziren haien liburuak sinatzen. Neu nire "Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos" banatu nuen. Bitartean ezagun asko agurtu nuen, partaideak aurreko egunean hurbildu baitziren Huescara.


Huescako Plaza Nagusian afaldu gebuen, "mahaiak elkartu" zer den eta zer ez zerbitzariarekin eztabaidatu eta gero. Mikel Bergara, Nanda Cabaleiro, Marga (Galicia) eta Rosa (Cuenca) agertu ziren paper gainean, aurrean egoteagatik.
Hurrengo egunean Choni Naudinek prestatu zigun koadernoa izan zen marrazki guztien euskarria, larunbateko gauan taberna batean eta kandelaren argipeanagortu nuen arte.

 Igandean Barbastron esnatu ginen, kostata, lo gutxi egin eta gero. Zuzenean autobusera bilbidea, behin koaderno ofiziala bukatuta.Nahiko presaka ibili ginen, autobusetik jeitsi, ikusi, igo, galdu, beste buelta bat, jeitsi ikusi, gora berriro.

Berriro Huescako egoitzara itzulita, Urumo handia taula gainera igo zen eta El Cabanyal merkatutik kresalaran usaina barreiatu zuen aretotik. Autobusean urduri ematen bazuen ere, etengabe erlojuari begira, behin lekua hartuta pasioz bete zuen bere hitzaldia. Indartsua, ohikoa duen marrazki dotorearekin, bere bihotzeko zati bat agertu zitzaigun arrainak, azoka, auzoa erakusten zizkigun bitartean.

  
Bazkaldu aurrekoa nire liburu batzuk sinatzen eman nuen. Barreak ere ein genituen izen batzuekin izan nuen nahasmena eraginda, Eva/Bea eta Oscar/Raúl. Lo urria bere sarraskia egin ari zen. Shiem BCNrekin Alexis Aldeguer eta Bea Díaz izan ziren mahaikideak. 
Carme Ruscalleda zen arratsalde horretako izarra. Sartzerakoan berarekin egin nuen topo eta nire "Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos" liburuaren ale bat oparitu nion. Gustora atera genuen argazkia batera. Sei izar dituenak bere hitzaldia eten zuen momentu batean, galdetzeko ea non zegoen inspirazio iturri zeukan arrainaren marrazkiaren egilea. Bazter batetik harro bezain harrituta, apur bat lotsatuta, eskua altxatu nuen eta hitzaldia hasi baino lehen oparitu nion liburuan agertzen zen arrain batekin lotu zuen irailerako prestatzen ari den errezeta berria. Halako izar baten izpi batek jo izanak bolada baterako energia helarazi zidan.

Zaragozatik Bilbora. Burua, bihotza, gorputza, informazio, bizipen, ezaguera berriekin beterik etxerako buelta. Neke gozoak denak.


Loiuko aireportura zuzenean, familiaren bila. Indarrak berriro metatzen ikasitakoari etekina ateratzeko.



2015-07-10

Dibujo con gusto

 
Uztailaren lenenengo astean "Dibujo con gusto" izeneko udako ikastaroa izan da nire helburua. Aurreko egunetan bitrozeramika zeukan koadernoa iruzkindu banuen ere, etxerako bueltan energia metatzaile eraginkorra etxeratu dudalakoan nago. Bizipenez, ezaguerez, emozioez beterik itzuli gara beste behin Zaragozako Arte Eskolak antolatzen dituen "De vuelta con el cuaderno" saioetatik, Clara Marta irakaslearen gidaritzapean.

 Lehenengo hizlaria Mikel Bergara izan zen. Birziklatu den artista honek ikasketa berrietarako aurkeztu duen lana erakutsi zigun, oso modu profesionalean, antolatua eta eraginkorra. "Goierriko turismo gida" sortzeko prozesua aetu zigun eta eskualde horretako gutiziak erakusten zizkigun bitartean plangintza eredugarria eskuratzeko parada izan genuen.  Arrakasta, aurreikuspenaren ondorioa.
 Ana Luisa Frazão izan zen taula gainera igo zen bigarrena. Marrazketaren estajanobista horietako bat: ez da gelditzen, beti ari da koadernoak betetzen! Ibilbide luzea janaria marrazteko aitzakia bezala hartuta. Bere nahiak, apetak, beldurrak, arazoak kontatu zizkigun. Berdearekin dituen zailtasunak aipatu zituenenez maleroski galdetu nion ea hori zen "coentro"(txarranbila) ez agertzearen arrazoia. Barre batzuk honen harira, baita gero etorri zen bazkarian mahai berean jartzeko lotura. Portugeraz, frantsesez, katalaneraz, gazteleraz mintzatzen ziren mahaian.
 Alvaro Carnicero Cordobatik ekarri zigun goi mailako jatetxe batean pairatu dituen sufrikario eta gozamenen erakusle grafikoa. Oso bizipen pertsonala baina kostatu zitzaion publikoarekin harremana sortzea.
 Momentu batean Clara Marta, ikastaroen zuzendaria, ikaslegoaren artean geundenoi gonbidapena luzatu zigun. Lehengoa Javier de Blas izan zen. Berak "Viajero en Tindouf" izeneko luburua argitaratzeko kanpainan dado. Bertan erbesteratuta dagoen herri honen egunerokotasuna marraztu zuen.
 Alexis Aldeguer etorri zen gero. "Gourmand gohan" da berak defendatu zuen proiektua. Bertan Japoniako errezetak proposatzen dizkigute, "Mediterraneotik ikusita". Ilaria, Maiko eta Alexis dira hirukote moduan adurra jariotzeko moduan jarri gintuen nahasketa honen arduradunak. Bera lehengo aldiz ikastaro hauetan baina kontuan hartzeko moduko hizlaria.
Hirugarrena neu izan nintzen. Sara Lugok egin zidan argazki honetan "Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos" liburuaz mintzatzen ari nintzen. Harro eta gozo nengoen, disfrutatzen, ibilbide luze baten laburdura eginez, Enkartberriak, Tilet1990-2015, "Euskal sukaldaritzako ikuspegi eskultorikoa", "Egunkaria" eta bere agendak inspirazio iturri gisa, ideien gordeleku eta proiektu berrien iturburu.
Huescako Museora joateko presaka genbiltzanez gauza asko kontatzeke, baina gustura.
 Museoko klaustroan ez nuen ezer marraztu. Jan, edan, hitz egin... eta Mateo ezagutu. Nik pentsatzen nuen nire gabeziak beste batzuk zirela. Eta barre, asko gainera, Huescako gutiziak irensten genituen bitartean.
Atera ginenean katedralaren aurrean dagoen plazan eman genuen gauaren zati bat. Daphne eta Nicky bikoteak, Malagatik etorrita, kontzertu paregabea eskeini zigun: jazza, bossa nova,... Urumo altxatu zen arte tango dotore bat abesteko. Bere emazteak gaizki egiten dituen gauzekin zerrenda luze bat osa omen dezake baina guk ez diogu halakorik ezagutzen... gorrotagarria!


 Bigarren egunean, larunbatean Barbastrora joan ginen, azoka eguna zela aprobetxatuz. Hitzaldi txiki bat entzun eta marrazkiren bat. Argazkiak egin nahi nuen eta konturatu orduko oso denbora gutxi marrazteko.

 Panilloko eremu budistara eraman gintuzten.

 Enatera joan ginen. Etxe horretan ibilbide luzea izan genuen. Haien jarduera, egiteko modua eta instalzioak erakutsi zizkiguten. Baita artearen munduarekin daukaten harremana.  Pepe Cerdá artistak ere Zaragozako hotel batean egin duen hormirudi erraldoiaren prozesua kontatu zigun.
Arlo akademikoa bukatu ondoren Enate eta Casa Matachin etxeen produktuak dastatu genituen, goxo, luze eta erruz. Giza irakaspenak nagusitu ziren
 Ze ondo pasatu genuen Barbastrora itzuli ginenean, kandela baten argipean marrazten, Catalunya eta Andaluziatik joandako hainbat marrazkilariren. Santi Sallés nire ezkerrean jarri zenez irakaspen bat ere eman zidan ordu txiki horietan. Eta barre, edan, dantza,... betiko sufrikarioa!
Eta konturatu gabe bukatuta neukan koadernoa!