2015-07-18

Dibujo con gusto (Koadernoan sartu ez zirenak)

 Uztailaren batean Zaragozara abiatu nintzen. Oraindik ez neukan ikastaroan banatzen duten ohiko koadernoa. Iaz egindako lagunek eman zidaten aterpea.
  Hurrengo egunean Huescara abiatu nintzen. Iazko ikastaroan Jorge Arranzek eman zizkigun irakaspenak gogoratu nituen eta paisaiak eskeintzen zizkidan elementuekin marrazteari ekin nion.
La Anónima Huescako liburudendan Sagar Forniés, Santi Sallés, Ana Luisa Frazão eta Urumo ibili ziren haien liburuak sinatzen. Neu nire "Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos" banatu nuen. Bitartean ezagun asko agurtu nuen, partaideak aurreko egunean hurbildu baitziren Huescara.


Huescako Plaza Nagusian afaldu gebuen, "mahaiak elkartu" zer den eta zer ez zerbitzariarekin eztabaidatu eta gero. Mikel Bergara, Nanda Cabaleiro, Marga (Galicia) eta Rosa (Cuenca) agertu ziren paper gainean, aurrean egoteagatik.
Hurrengo egunean Choni Naudinek prestatu zigun koadernoa izan zen marrazki guztien euskarria, larunbateko gauan taberna batean eta kandelaren argipeanagortu nuen arte.

 Igandean Barbastron esnatu ginen, kostata, lo gutxi egin eta gero. Zuzenean autobusera bilbidea, behin koaderno ofiziala bukatuta.Nahiko presaka ibili ginen, autobusetik jeitsi, ikusi, igo, galdu, beste buelta bat, jeitsi ikusi, gora berriro.

Berriro Huescako egoitzara itzulita, Urumo handia taula gainera igo zen eta El Cabanyal merkatutik kresalaran usaina barreiatu zuen aretotik. Autobusean urduri ematen bazuen ere, etengabe erlojuari begira, behin lekua hartuta pasioz bete zuen bere hitzaldia. Indartsua, ohikoa duen marrazki dotorearekin, bere bihotzeko zati bat agertu zitzaigun arrainak, azoka, auzoa erakusten zizkigun bitartean.

  
Bazkaldu aurrekoa nire liburu batzuk sinatzen eman nuen. Barreak ere ein genituen izen batzuekin izan nuen nahasmena eraginda, Eva/Bea eta Oscar/Raúl. Lo urria bere sarraskia egin ari zen. Shiem BCNrekin Alexis Aldeguer eta Bea Díaz izan ziren mahaikideak. 
Carme Ruscalleda zen arratsalde horretako izarra. Sartzerakoan berarekin egin nuen topo eta nire "Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos" liburuaren ale bat oparitu nion. Gustora atera genuen argazkia batera. Sei izar dituenak bere hitzaldia eten zuen momentu batean, galdetzeko ea non zegoen inspirazio iturri zeukan arrainaren marrazkiaren egilea. Bazter batetik harro bezain harrituta, apur bat lotsatuta, eskua altxatu nuen eta hitzaldia hasi baino lehen oparitu nion liburuan agertzen zen arrain batekin lotu zuen irailerako prestatzen ari den errezeta berria. Halako izar baten izpi batek jo izanak bolada baterako energia helarazi zidan.

Zaragozatik Bilbora. Burua, bihotza, gorputza, informazio, bizipen, ezaguera berriekin beterik etxerako buelta. Neke gozoak denak.


Loiuko aireportura zuzenean, familiaren bila. Indarrak berriro metatzen ikasitakoari etekina ateratzeko.