Lehenengo hizlaria Mikel Bergara izan zen. Birziklatu den artista honek ikasketa berrietarako aurkeztu duen lana erakutsi zigun, oso modu profesionalean, antolatua eta eraginkorra. "Goierriko turismo gida" sortzeko prozesua aetu zigun eta eskualde horretako gutiziak erakusten zizkigun bitartean plangintza eredugarria eskuratzeko parada izan genuen. Arrakasta, aurreikuspenaren ondorioa.
Ana Luisa Frazão izan zen taula gainera igo zen bigarrena. Marrazketaren estajanobista horietako bat: ez da gelditzen, beti ari da koadernoak betetzen! Ibilbide luzea janaria marrazteko aitzakia bezala hartuta. Bere nahiak, apetak, beldurrak, arazoak kontatu zizkigun. Berdearekin dituen zailtasunak aipatu zituenenez maleroski galdetu nion ea hori zen "coentro"(txarranbila) ez agertzearen arrazoia. Barre batzuk honen harira, baita gero etorri zen bazkarian mahai berean jartzeko lotura. Portugeraz, frantsesez, katalaneraz, gazteleraz mintzatzen ziren mahaian.
Alvaro Carnicero Cordobatik ekarri zigun goi mailako jatetxe batean pairatu dituen sufrikario eta gozamenen erakusle grafikoa. Oso bizipen pertsonala baina kostatu zitzaion publikoarekin harremana sortzea.
Momentu batean Clara Marta, ikastaroen zuzendaria, ikaslegoaren artean geundenoi gonbidapena luzatu zigun. Lehengoa Javier de Blas izan zen. Berak "Viajero en Tindouf" izeneko luburua argitaratzeko kanpainan dado. Bertan erbesteratuta dagoen herri honen egunerokotasuna marraztu zuen.
Alexis Aldeguer etorri zen gero. "Gourmand gohan" da berak defendatu zuen proiektua. Bertan Japoniako errezetak proposatzen dizkigute, "Mediterraneotik ikusita". Ilaria, Maiko eta Alexis dira hirukote moduan adurra jariotzeko moduan jarri gintuen nahasketa honen arduradunak. Bera lehengo aldiz ikastaro hauetan baina kontuan hartzeko moduko hizlaria.
Hirugarrena neu izan nintzen. Sara Lugok egin zidan argazki honetan "Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos" liburuaz mintzatzen ari nintzen. Harro eta gozo nengoen, disfrutatzen, ibilbide luze baten laburdura eginez, Enkartberriak, Tilet1990-2015, "Euskal sukaldaritzako ikuspegi eskultorikoa", "Egunkaria" eta bere agendak inspirazio iturri gisa, ideien gordeleku eta proiektu berrien iturburu.
Huescako Museora joateko presaka genbiltzanez gauza asko kontatzeke, baina gustura.
Museoko klaustroan ez nuen ezer marraztu. Jan, edan, hitz egin... eta Mateo ezagutu. Nik pentsatzen nuen nire gabeziak beste batzuk zirela. Eta barre, asko gainera, Huescako gutiziak irensten genituen bitartean.
Atera ginenean katedralaren aurrean dagoen plazan eman genuen gauaren zati bat. Daphne eta Nicky bikoteak, Malagatik etorrita, kontzertu paregabea eskeini zigun: jazza, bossa nova,... Urumo altxatu zen arte tango dotore bat abesteko. Bere emazteak gaizki egiten dituen gauzekin zerrenda luze bat osa omen dezake baina guk ez diogu halakorik ezagutzen... gorrotagarria!
Bigarren egunean, larunbatean Barbastrora joan ginen, azoka eguna zela aprobetxatuz. Hitzaldi txiki bat entzun eta marrazkiren bat. Argazkiak egin nahi nuen eta konturatu orduko oso denbora gutxi marrazteko.
Panilloko eremu budistara eraman gintuzten.
Enatera joan ginen. Etxe horretan ibilbide luzea izan genuen. Haien jarduera, egiteko modua eta instalzioak erakutsi zizkiguten. Baita artearen munduarekin daukaten harremana. Pepe Cerdá artistak ere Zaragozako hotel batean egin duen hormirudi erraldoiaren prozesua kontatu zigun.
Arlo akademikoa bukatu ondoren Enate eta Casa Matachin etxeen produktuak dastatu genituen, goxo, luze eta erruz. Giza irakaspenak nagusitu ziren
Ze ondo pasatu genuen Barbastrora itzuli ginenean, kandela baten argipean marrazten, Catalunya eta Andaluziatik joandako hainbat marrazkilariren. Santi Sallés nire ezkerrean jarri zenez irakaspen bat ere eman zidan ordu txiki horietan. Eta barre, edan, dantza,... betiko sufrikarioa!
Eta konturatu gabe bukatuta neukan koadernoa!
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada