2012-05-27
Bihotzeko artista etxekoa da
Erdibana egiten ditugu marrazkiak azken bolada honetan: nik arkatzez eta berak azpimarratzen ditu. Marrazkiak baino neu ateratzen naiz irabazle. Niretzat bera da dena, bera gabe ez naiz ezer.
2012-05-24
2012-05-20
Artzentalesko eskolaren alde
Enkarterrimarket izeneko ekimenaren barnean Artzentalesko eskolako
gurasook txosna txiki bat jartzeko aukera izan dugu.Jendearen arreta
erakartzeko marrazki berezi bat prestatu dut, oso denbora gutxian eta
eskailera baten gainean. Kuterra, errotulki beltza, estraza papera...
aspaldiko partez!
Diru asko ez dugu atera, eguraldiak ez baitzuen laguntzen. Janaria saltzeko debekuak ez digu lagundu. Baina pozik atera naiz esperientzia honetatik. Ikusi dugu badagoela gure eskola txikiaren alde lan egiteko prest dagoen jendea, badagoela herri txiki honen etorkizunaren alde dirua xahutzeko prest dagoen jendea eta krisia diruaren aldekoa baino ez dela izango guztion artean aritzen bagara, gure seme-alabek edozein lekutan izan ditzazkete aukera berberak bertan izango dituztela, behar baino lehen beste inora joan gabe.

2012-05-19
Eskola txikiak etorkizun handia!.
Artzentalesko eskola txikia da denez arlo guztietan pairatzen ari garen murrizketek eragina handiagoa sortzen dute. Horren aurrean gurasoen elkarteak beste diru iturri batzuk lortzeko ahaleginak egiteko prest dago.
Hasteko bihar txosna txiki bat jarriko dugu Traslaviñako frontoian, bertan burutuko den Trukearen Azokaren barnean. Pixka bat alaitzeko marrazki handi bat egingo dugu. Hementxe dago zirriborroa!

2012-05-16
Ikasleak adi!
Haritutako hagaxka eta kartoizko kutxa baten laguntzaz planoa eta zuzenaren arteko elkargunea azaltzen nien bitartean, ikasle batek marrazki hau egin dit bere MAHAI GAINEAN!!
2012-05-08
Jauzia facebookera.
Lagun batek etxeko artista eta biok osotutako irudiarekin hornitu du bere profileko argazkia facebooken.
2012-05-06
Amu zurigorria
Behin Enkarten prestatu nuen erakusketan irudi hau erabili nuen amu bezala. Enkarterriko artisten azoka honek uzten zigun standean egongela paratu nuen. Jesarlekuak, alfonbra, lanparatxoa eta mesanotxearen gainean nire marrazki txikiak ongi enmarkatuta. Eta publikoaren arreta erakartzeko, Athleticen posterra.
2012-05-03
Etxeko artista
Etxean daukagun benetako artista gelditzen den une urriak bera marrazteko baliatzen ditut.
Etxeko artista (I).
Etxeko artista (II).
Etxeko artista (IV)
Etxeko artista (V).
Etxeko artista (VI).
Etxeko artista (VII).
Izenik gabeko izendegia
Soropilaren azpian igerilekua dago.
Badaukat zerbait esateko, badaukat zerbait argitaratuta eta badaukat zerbait esanda. Beti saiatu naiz nire erara eta ahal dela nik nahi dudanean egiten. Blog honetan sartzeko neukan arrazoia bada ateratzeko daukadan berbera. Ez dut inolako botorik erakarri nahi eta ez dut inolako botorik uxatu nahi. Hau idazten dudanean ez dut ezagutzen ez programarik ez proposamenik.
Hirigintzaz hausnartzen erreparatu diot kale izendegiari: maristak, irlandesas, paulinos… gazteak hezitzen. Izango da publikoan aritzen garenok funtzionario(gai)ak izanik alperrak, entxufatuak eta opor asko daukagunak garela. Eta diruaren truke baino ez garela mugitzen.
Eta paulinoekin oroitu naiz. Amamak gogor lan egin behar izan zuen aitite gaixotu zenean: haien arropak garbitu eta garbitu, eskuz eta ur hotzez, udan zein neguan sos batzuk etxera eramateko. Ez zioten inoiz kontraturik egin. Ordainean, erdi bihurriturik, artritiko eta artrosiko geratu zitzaizkion hatzamarrak. Baina ez zitzaion bihotza izoztu eta esku horiek maitasuna helarazi ziguten barra barra. “Zuek gora, ni behera” urtetan errepikatu zuen emakume handi horrek bai merezi zuela kale bat, inoiz ez baitzuen kale egin.
Paulinotarrak ordea ez zioten inoiz “paperik” sinatu, egindako lanek ez zion inolako eskubiderik sortu nere amamari. Hori bai, mezara joaten zenean beti ematen zioten bertan inprimaturiko “Familia cristiana” izeneko aldizkaria. Hori bai meritua!

2011ko apirilaren 5ean argitaratua.
2012-05-01
Etxeko artista eta biok.
Kurtso honetan asko marraztu dut. Batez ere arbelaren gainean. Baita edozein euskarritan ere. Etxean daukagun artistak nire zirriborroak birpasatzea du gustoko. Jarraian datozen marrazkiek bion ekarpena daukate.
Esku ezkerreko poeta.
Kanpin poloniarra.
Balmasedako ikurra.
Ez dago salgai; musutruk eman beharrekoa.
Egongela.
Nire aulkitik.
Petti
Subscriure's a:
Missatges (Atom)