Enkarterrimarket izeneko ekimenaren barnean Artzentalesko eskolako
gurasook txosna txiki bat jartzeko aukera izan dugu.Jendearen arreta
erakartzeko marrazki berezi bat prestatu dut, oso denbora gutxian eta
eskailera baten gainean. Kuterra, errotulki beltza, estraza papera...
aspaldiko partez!
Diru asko ez dugu atera, eguraldiak ez baitzuen laguntzen. Janaria saltzeko debekuak ez digu lagundu. Baina pozik atera naiz esperientzia honetatik. Ikusi dugu badagoela gure eskola txikiaren alde lan egiteko prest dagoen jendea, badagoela herri txiki honen etorkizunaren alde dirua xahutzeko prest dagoen jendea eta krisia diruaren aldekoa baino ez dela izango guztion artean aritzen bagara, gure seme-alabek edozein lekutan izan ditzazkete aukera berberak bertan izango dituztela, behar baino lehen beste inora joan gabe.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada