2022-05-17

Erradiologia 16

Erradiologia 16
2022/05/16
Zortea.
Zoriak izan du zerikusirik hona ekarri nauen ibilbide honetan, bai 2016an prostatako minbizia antzeman zidatenean baita oraingo bonbardeoak dituen albo kalteak gainditzerakoan. 
Tratamendua onartu nuenean zerrenda luze bat irakurri zidaten, teknologia gero ta aurreratua badago ere ondorio batzuk ekar baitezake, dena ehunenekoetan neurtuta. Zein aldetan jausiko den txanpona ez jakiteak buruhauste ederrak sortzen dizkit, etorkizuneko bizitza baldintzatu dezakeelako. Baina une honetan sentitzen dut laguntza ederra jasotzen dudala, gatza eta piperra ez zaiola falta bizitzari eta sinestezina dena gertatzen zaidala egunero. Zorionekoa ni!

4 comentaris:

Oier Gorosabel Larrañaga ha dit...

Konsziente zara idazten ari zarenak nolako mesedea egin diezaioken zure egoera berean dauden pertsona piloari? Ba izan konsziente, izan. Eta segi aurrera.

Arte Bizkarra Kulturgintza ha dit...

Ez, ez naiz oso kontzientea. Baina norbaitentzat lagungarria balitz poztuko nintzateke.

Joxe Aranzabal ha dit...

Aupa, Gorka! Oso ideia polita izan duzu zeure tratamentuaren berri gizarteratzeko, marrazkiak oso ondo uztartzen baitira hitzekin. Animo eta zorterik onena!

Gorka ha dit...

Egia esateko ez nuen gehiegi pentsatu!
Bitartean niretzako oso baliagarria suertatzen ari zait ohiko marrazkiei testua gehitzea, dudak, beldurrak eta halakoak uxatzeko.