2022-05-19

Erradiologia 18

Erradiologia 18
2022/05/18
Bakardadea.
Hutsik zegoen itxaron gela, tarte honetan gertatu zaidan egun bakarra. Ondorioz beste esangura hartzen du espazio horrek, sentipen berri bat agertu zait eguneroko kideak ikusi ez ditudanean. Eta bada une horietan sentitzen den bakardadea. Ez dut laguntzarik behar hara joateko, ezta itzultzeko ere. Ez naiz bakarrik sentitzen. Baina nire txanda iragartzen duen soinua heldu arte eta horrek iragartzen duen prozedura bukatu bitartean sentitzen dudana bakardadea da.  Han sortu eta hantxe geratzen den sentipena.
Zorionez atzo bereziki pozik atera nintzen nire zaindarien arreta piztu dituztelako nire marrazkiek. Horrek beste eremu batzuetan marrazteko aukera sortuko dut, bakardade horretan sortutako irudiei balio erantsi bat emanez.

1 comentari:

Oier Gorosabel Larrañaga ha dit...

Halako ez-leku hutsetan, sentimentu oso intentsuak igarri izan ditut nik. Desolazioaren indar ebokadorea... Besarkada, besarkada, besarkada!