Hamabiak aldera ikusle batzuk metatu ziren Arizko Dorretxearen ganbaratik. Momentu batean Rober Garayk eraman zituen bere gonbidatuak beheko solairuan egin zuen aurkezpenera eta hutsik geratu zen.
Baten bat igo zen, argazkiak egitera. Gehienak ez ziren itzuli eta nahiko modu bakartian eman genuen goizaren bukaera.
Balkaltzera Bilboko Alde Zaharrera hurbildu nintzen, salda bero baten bila. Somera kaleko Bikandira itzuli nintzen, ikasle garaian askotan jaten baikenituen bertako bokatak.
Berriro metroa hartu Arizeraino. Berriro kalean eta eguzkiak agurtu gintuen, eskertzekoa zena, inguruko mendi elurtuek giroa hozten baitzuten.
Arratsaldeko saioan gehienok marrazteari ekin genion. Bisita urriak partaideon lagunak eta familiakoak ziren gehienetan.