2011-04-25

Hemendik Ezkerraldea ere etxera hurbildu zen


Liburu honetaz baino, egilearen ikuspegi orokorra eman zuen Sara Gándarak:

"Arte Bizkarra Kulturgintza da Gorka Velascoren lanak aurkezten duen elkartea,
90.hamarkadan Velascok berak sortutakoa, hain zuzen ere. Alter ego eratzaile horrek ez du diru-laguntzarik eskuratzen, dirulaguntzarik eskatzen ez duelako, alegia. Elkartearen diru-iturri bakarra liburuen
salmenta da eta helburuen artean ez dago irabazirik lortzearena, kultura hedatzearena baizik."

Hemendik Ezkerraldea 2009-V-5. Sara Gándara

Laburra, baina bi hizkuntzatan, The Balden

 Testua laburra denez, euskeraz zein ingeleraz, egin osteratxo bat haien orrialdetik.
thebalde.net

Holan aurkeztu zuen Pantxike Agirrrek Berrian


«Institutu guztiak dira BeHIak»
Marrazki xumeak, baina aho bikoak, irakaskuntzaz hausnartzeko. Protagonistak behiak behar zuen izan, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzari (BHI) lotuta. Gorka Velascok (Barakaldo, 1967) 14 urte daramatza institutuko irakasle, eta urte horietan bildutako burutazioak aurkeztu ditu Gaur egungo BeHIak liburuan. Behiak hitz jokoan jarri ditu, eta pentsatzera eraman nahi ditu ikusle-irakurleak. 
Berria.info 2008-IX-29 Pantxike Agirre.

2011-04-24

Behin Amagoia Mujika etorri zen etxera eta hau argitaratu zuen Gaur8-n

«Gaur egungo BeHIak» izeneko liburuan. Marrazkien eta korapilatutako hitzen bidez, hezkuntzari buruzko hausnarketa kritikoa egin du Artzentalesekoak. «Niretzat liburuko marrazkiek badute antzik eguneroko prentsan argitaratzen diren binetekin. Marrazki xume batekin eta hitz gutxiren laguntzaz ideia bat helarazi nahi dute».
Gaur8 2009-IX-4. Amagoia Mujika.