2011-04-25

Holan aurkeztu zuen Pantxike Agirrrek Berrian


«Institutu guztiak dira BeHIak»
Marrazki xumeak, baina aho bikoak, irakaskuntzaz hausnartzeko. Protagonistak behiak behar zuen izan, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzari (BHI) lotuta. Gorka Velascok (Barakaldo, 1967) 14 urte daramatza institutuko irakasle, eta urte horietan bildutako burutazioak aurkeztu ditu Gaur egungo BeHIak liburuan. Behiak hitz jokoan jarri ditu, eta pentsatzera eraman nahi ditu ikusle-irakurleak. 
Berria.info 2008-IX-29 Pantxike Agirre.