Hilabete pasatu da Euskalherria´s SketCrawl taldeak deialdia Donostian egin zuenetik.
Dudatan egon bazen azkenean indartsu sendo eta gogotsu dagoen talde baterako egin zuen deialdia Ana Garcia de Pablok. Berrogeitik gora marrazkilari hurbildu ginen herrialde ezberdinetatik.
Taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko prestatuta zeukana aurreratu behar izan zuen, eta horren ondorioz Donostia2016 hasiera ekitaldiekin batera ospatu genuen sketchcrawlaren 50. deialdia.
Bidaia
Halako deialdietan, askotan, marrazkiren bat eginda daukagu hitzordura iritsi baino lehen, bidaiaren nondik norakoak azaltzen dituztenak. Nire kasuan, Artzentalestik atera, Zallan kotxea utzi, autobusez Bilboraino eta bertan lehenengo marrazkia. Hartu behar nuen autobusarena eta barruan egindakoa, bigarrena.
Donostia 2016
Behin taldearekin bat eginda, agurrak, besarkadark eta argazkia. Gero zaratak eraman gintuen. Uniforme batzuk egingo nituela ahalik eta arinen, horiek ahazteko esan eta lanari ekin nion.
Horretan nengoela emakume bat hurbildu zitzaidan:
-zer egiten duzu zuk gizonak marrazten?
Zur eta lur bere hitzen helburua ez bainuen ulertzen. Baina berriro...
-zer egiten duzu zuk gizonak marrazten... gu hemen egonda!!!
Baina emakumeak marrazten hasi nintzenerako martxan jarri ziren guztiak. Beraien atzetik joan nintzen Kontxaraino, dangorren hotsez, jendearen arreta erakarriz, ikuskizunaren zati bat izango banintz bezala.
Ihesaldi polita, Magali
Taldetik banatuta, Grosera bakarrik, zerbait hartzeko asmoz. Kale artean nenbilela Magali entzun nuen, bere notek oso une gozoa eskeini zidaten Catalunya plazara eramaten ninduten bitartean. Bertan, San Frantzisko kalearekin bat eginez bertako ekoizleen azoka topat nuen. Hamaiketako, marraztu, gazta erosi, denetatik egiteko aukera, bazkaltzera joan baino lehen.
Bazkaria eta arratsaldea
Bazkaltzera hurbildu nintzen, berriro taldekideekin elkartu, beranduago etorri ziren batzuk agurtu. Oso une aproposak dira mahai inguruan bizi ditugunak ekitaldi hauetan.
Arratsaldean piratak ikusteko asmoa neukan. Baina "markoinkonparablean" gintonic bat hartzeko gonbidapena etorri zitzaidan. Orri berean bi marrazki egin nituen taldearen etorkizunaz eta nondik norakoak aztertzen genituen bitartean.
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada