2015-04-30

Guk eta Guk·tarrak. Baigorri.

Larunbatean Donibane Garaziko SketchCrawlean parte hartu eta gero Baigorrira hurbildu nintzen, Guk eta Guk·tarrak ikuskizunaz gozatzeko asmoz. Emanaldia bukatu eta gero pare bat abesti kantatu zuten ikusleen txalo zaparradari erantzun egokia emanez.  Bigarren kantan herriarekin batera kantatzeko asmoz taldeko partaide ohiak igo ziren taulara.

Nafarroa.

Euskotarrak

2015-04-28

Donibane Garazin SketchCrawla eta Baigorri







 EUSKALHERRIA'S SKETCHCRAWL. Donibane Garazi.
Apirilaren 25ean udaberriko sketchcrawla tokatzen zitzaigunez goizean goiz abiatu nintzen Donibane Garazira, bertan antolatu baitzigun Iruñeako taldeak, Alicia Aincibururen gidarutzapean. Artzentalesetik garaiz atera banintzen ere, heldu nintzenerako egina zegoen kultura zinegotziaren ongietorria. Etxekoak agurtu, Iruñea, Bergara, Arrasate, Elorrio... Baionakoak ezagutu eta Zaragozatik etorri zen taldetxoarekin berriro elkartu iaz "De vuelta con el cuaderno" ikastaroetan egin genituen barreak gogoraraziz.
Berehala marraztera, Nafarroa Behereko hiriburuak eskeintzen dituen  postalik tipikoenak saihestuz. Helburu horri jarri nion nire buruari.

Marrazten ari den jendea marrazteko ordua heldu zen. Kupela baten inguruan Alicia, Ana, Nives eta Pepa. Baita oso une gogorra pasatzen ari den Kute.
Bazkaldu ostean Julio, Ana eta Clara, ni baino azkarrago mugitzen zirenak. Susanak ordea siestarako profitatu zuen unea.

Ricardo Azkargortarekin solasaldi interesgarri bat izan nuen zitadelarako kalean. Eguzki epelaren babesean lezio txikiak jaso nituen. Harresia gainetik datorren erronda bidetik jeitsi nintzen etxe nagusien atzekaldeko eremuak marrazten.

 Xilinka tabernan geneukan hitzordua heldu zenean hara abiatu nintzen baina ondoko taberna patxadatsu zegoen Zaragozako taldearekin elkartu nintzen. Marrazkiaren estajanobista hauekin ezin gutxiago izan, Zaragozan bizi izandako pasarteak gogoratuz kriston barreak eginez. Clara, Acacia, Asun, Nieves, Pepa, Julio eta Frédérique



Berriro sartu ginen harresiaren beste aldera. Iturria marrazkilariaren erakusketa ikustera sartu eta gero Xilinkan hartu genuen merezitako garagardoa.

BAIGORRI. Guk eta Guk·tarrak.

Bertan utzi nituen Baigorrira joateko, Guk eta Guk·tarrak ikuskizunarekin hitzordua bainuen. Bertako eliza jendez mukuru.


Ia argirik gabe saiatu nintzen. Sustrai Colina eta Fredi Paiak sarrerak egiten zituztenean azken hau baino ez nuen ikusten.



BAIGORRI. Nafarroaren eguna.

Ortzaizen egin nuen lo, Iruñeako eta Zaragozako partaideekin. Haiek Baionara joan ziren, ezinbestekoa jotzen baitzuten itsasoa ikustea, ohikoa ez daukaten hori. Neu euriaren mehatxupean Baigorrira joan nintzen.