Urtarrilaren 24an Balmasedan elkartu ginen "Euskalherria's Sketchcrawl" taldekoak, nazioarteko deialdiarekin bat eginez. Arrakastatsua ikuspuntu ezberdinetatik: parte hartze zabala, herriaren harrera, hedabideen erantzuna, Boinas La Encartada Museoaren aterpea, bertako garagardotegiko putxera (José Ángel Saráchagaren eskutik), hotza baina euririk gabeko goiza eskeini zigun eguraldia.
Gutxi marraztu nuen nik. Goizean paperak banatzen, pegatinak ematen, jendearekin hizketan, hedabideei informazioa luzatuz eta irratiarekin zuzeneko konexioa eginez, Pili Azkaraterekin batera (zelako barreak), pote Pintxoiblancon... aukerarik ez, baina damutu gabe.
Putxera jan ondoren nire mahaikideak marraztu nituen eta guztiak nuseoaren bideoa ikusten zuten bitartean La Encartadako ibilgailua.
Merezi izan du esperientzia hau. Ateak irekita topatu ditut eta itzalean laguntzaileak izan ditut, guztiona da meritua.