Hurrengo astean Bartzelonara joango naiz 4th International Urban Sketching Symposiumaren aitzakian. Ez dut parte hartuko egitarau ofizialean, horren inguruan prestatu dituzten ekintzetan baizik.
Bidaian helburu ezberdinak lortu nahi ditut.
Irakasle bezala. Irakasle hasi nintzenetik beti irakatsi dut marrazten ikasteko metodologia bat, gutxieneko oinarria ematen duena eta marrazteko beharra dutenean beldurrik ez izateko.
Artista bezala. Ez dakit nora naraman bide honek, baina nire ibilbidean marrazkia izan da nire tresna grafikoa, testuarekin batera. Merkatutik kanpo eta "artisteoaren" beheko mailetatik abiatuta zerbait eraginkorra egiteko baliagarriak izango diren prozedurak zuzenean ikusteko aukera eskeintzen dit.
Pertsona bezala. Hezkuntza sistemak ematen ez dituen aukerak eman nahi dizkiok asko maite dudan gazte bati.
Thomas Thorspeckenen esaldia berridatziz, bilatuko ditudanak dira "baliabide analogikoak euskarri digitalerako".
Emaitzak hemendik eta facebooken jarriko ditut.
2013-07-06
2013-07-04
Subscriure's a:
Missatges (Atom)