2012-07-19

Turistaren begirada



Bihar arratsaldean beste bazter batzuetatik tokatzen zait turismoa. Baina hara joango banintz ekarpen txiki bat egin nahiko nuke.
Kanalizazio hitza erabiltzen dugunean ibaia arazoa bihurtu dela iruditzen zait. Oztopo bihurtzen dela ibarrean eraikitzeko. Zallan garatu den eredua “El Carmen” auzokoa izan da, eta ematen du ez dagoela beste aukerarik herri honetarako.
Eta nago uholdeen eragina onartzen duen hirigintza egin daitekela, arkitektura eta ingeniaritzaren laguntzarekin, daukagun ingurumena haintzat hartzen duena.
Esaten dudanaren paradigma aldaketaren lehenengo adibidea “ospitalea” da. Baimenik gabe edo  baratzen lan-tresnak  gordetzeko baimenarekin eraiki diren etxolek baino zoru gutxiago erabiltzen duen eraikina egin daiteke (eginda egon beharko, dagoeneko). Zergaitik ez eraikin jasoa, palafito berritua, hidrodinamikoa?
Jolasten bada ere, hainbat marrazki egin ditut, baina askoz aproposagoak diren profesionalak badaude herri honetan. Sormena zoramenaren kontra.
Eta isuriontziaz, zer esan? Zulo horretan irabazi du Zallak lur asko. Barakaldokoak, Sestaokoak… Ezkerraldeko lur kutsatu gehienak hain zuzen ere. Hainbat Enkartetan hausnarketarako proposamenak egin nituen, baina ez zen giro.
Hartatik jakin nahi nuke nik zer lurperatzen duten hormigoizko kutxa handietan. Beno, batzuetan hobe ez jakitea. Jakin nahi nuke noiz daukan jarrita iraungitze data pozoi biltegi horrek,
sinetsita bainago ez digu(te)la ezer onik ekarriko San Mames futbol zelaiaren bolumena 14 aldiz sartzen den hutsune horretara.