Azken egunotako berrietan elefante bat agertu da etengabe. Niri burura etorri zitzaidan irudia hauxe izan zen.
Gertatutakoaren metafora bat bezala, ikus-poema bat balitz moduan.
Nire bizitzaren hiru laurdenetan bizi izan naizen herriaren garapenean
paper handia jokatu du produktu honek, bertan ekoizten baitzen.
Denborarekin beste diseinu modernoagoa erabili zuten. Nire datuak oker ez badaude, Pepe Camiñas maisuak hartu zuen parte lan horretan.
Irudi honetan agertzen den ontzi erraldoian marraztuta egon zen urtetan aipaturiko logotipoa, La Papelera Españolarena bilakatu baitzen, bere arrakastaren froga paregabea.Eta duela hogei urteko porrota gertatu zenean prentsa-papera ekoizten duen Papresak bereganatu zuen, pakidermoa gipuzkoarra bilakatuz.
Euskarri honen etorkizuna ez dago argi. Baina norbaitek ziurtatu beharko du bere iraupena, etorkizuna ezin baitugu eraiki hona ekarri gaituena ahaztuz.
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
1 comentari:
Elefanteari buruzko zerbait aurkitzen badut komentaukotzut ze bai, aitak milaka gauza zituen bere orden "desordenatu" horretan (neu bezala) baia denbora eman behar didazu horretarako, zail izango zaidalako hainbeste paperen eta artxibo digitalen artean murgiltzea eta zerbait interesagarria topatzea. Baina esandakoa, Arangurengo Elefantearen jatorria edo beste ezerren berri lortzen badut, esangotzut Gorka.
Publica un comentari a l'entrada