2012-03-31

Gooooooora!!!



Aspalditik marrazki egin berririk sartu gabe. Greba deialdiak egoerari buruzko hausnarketa egiteko aukera eman zidan. Eta guzti honek zenkaki borobilen atarian utzi du ikusleen kopurua: ia 1.000 orrialde begiratuta!!
Eskerrik asko guztiei!

2012-03-26

Murrizketen aurrean, BeHIek egokitzeko gaitasuna erakusten dute

Bigarren Hezkuntzako Institutuetan egunero egiten dugu ekilibristarena, murrizketak sortzen ari diren desorekeei aurre egiteko. Hari fin baten gainean ari gara dantzatzen etengabe, baina publikoaren arreta erakartzen dugunez ikuskizunak jarraitzen duela ematen du. Baina gauza asko jartzen ari dira kolokan. Sokatik ezin gehiago tiratu. Hori dela eta, ostegunean ez dago emanaldirik: GREBARA!!
 Profita ezazu BeHIen beste marru batzuk  ikusteko!





2012-03-23

Rafa Ruedak BeHIak ditu inspirazio iturri, abereak badira ere!!

Ahotseneako (Durango) karpapean aurkeztu zuenean, oso istorio polita kontatu zigun Rafa Ruedak. Behien mugimendu lausotuak, mingainaren joan etorriak belarra ahoratzeko unean eta beste hainbat xehetasun bukolikoak... horiek guztiak kokatu zituen aurrekari moduan kanta eder hau idazterakoan.
Spoken Berban (Bilbo) beste behin entzun nion, bideotxo hau lekuko.
Gomendio bat: ez galdu aukera berari zuzenean entzuteko, bai abestiak bai hauek aurkezterakoan eraikitzen dituen ipuin poetikoak.
Bioi zer pentsa ematen digute BeHIek.

Rafa Rueda told us a very beautiful story when he presented his new song under a tent in Ahotsenea.  To write this nice song he was inspired by the obfuscated movements of cows (BeHIak), the comings and goings of their tongue just at the time they bring the grass to their mouth and some other bucolic details. 
In Spoken Berba I heard him once again, this video as a proof. 
A suggestion: don't miss the opportunity to listen to both his songs and the poetic tales he builds up when presenting them live.
 Cows (BeHIak) give us both what to think about.

2012-03-20

Bihotzeko paisaia

Askotan izan dut eremu hau inspirazio iturri, baina ez naiz inoiz barruan egon. Arangurengo papelera erabili izan nuen "Tilet" argitaratzen nuenean, Zallako herriari buruz hausnartzeko aurkezten nituen jaietako karteletan, eta karrera egin nuen bitartean nire diskurtsoari koherentzia minimo bat emateko.
Egun hutsik dago, geldirik, zorrak janda, erabaki okerren gatibu. Langilerik gabe, orube preziatu bat. Salgai. Enkarterriaren arima bezala.
Aitite hemen ibili zen arotz; duela bi urte bete zen bere etorreraren mendeurrena, hamabi urte zituelarik Astudillo (Palentzia) herriko egoera latza atzean utzita. Hemen eman dute bizitza bi osabak eta lagun batzuek. Anaiak eta lehengusuak bertan egin zuten lan, haien karrerak ordaintzeko. Nik ez. Nik euskera klaseak emanez eta antzerkiaren bitartez lortzen nituen sosak.
Gaur argazki batzuk egitera hurbildu naiz. Seguratak galdetu dit ea kazetaria ala turista nintzen. Erantzun beharrean itzuli diot itauna:
- Zein da aldea? .
- Debekatuta dago argazkiak ateratzea!!
- Hau guztia paisaia da: ez dago debekatu dezakeenik!!
Walkie talkietik norbaitekin hitz egiten zuen bitartean alde egin du, marmarka eta bere bizitza ez korapilatzeko eskatzen zidan bitartean.
Kotxean sartzerakoan hotza sentitu dut. Haizeak lagunduta, hutsune handiak nabaritu ditut nire bihotzean eta eremu honetan bizitza utzi dutenen omenez mantenduko  dugun ikonoa zein izango den aukeratu beharraz ohartu naiz.
Garaiz; berandu baino lehen.

2012-03-11

Eredugarria

Moebius, hil berria den maisua. Bideo honetan erakusten du nola askotan xumeena, ondo eginda, eraginkorrena bilakatzen den

2012-03-10

BeHIn baino gehiagotan

BHI guzti hauek ezgutu eta gero oposaketak atera osteko praktikaldia bukatu dut, hamazazpi urteotan irakasle ibiltaria izan eta gero. Hara eta hona joan naiz nire maletatxoarekin eta nire gabeziekin. Guztietatik eraman dut zerbait eta zerbait uzten ere saitu naiz. Guzti horren ordainean aipatzen ditut hemen. Hauetan guztietan hausnartu dut eta zer pentsa eman didate.

1994-95 Ibarrekolanda BHI (Bilbo)
1995-96 Barandiaran BHI (Leioa)
1996-97 Ondarroa BHI (Ondarru), Saturnino de la Peña (Sestao), Deustuko Ikastola (Bilbo), Andramari BHI (Galdakao), Dolores Ibarruri BHI (Gallarta), Txorierri BHI (Derio)
1997-98 Bidebieta BHI (Basauri), Aixerrota BHI (Getxo), Txurdinaga Behekoa BHI (Bilbo)
1998-99 Balmaseda BHI (Balmaseda)
1999-2000 Andramari BHI (Galdakao)
2000-01 Ballonti BHI (Portugalete)
2001-02 Karrantza BHI (Karrantza)
2002-03 Gasteizko Arte Eskola (Gasteiz)
2003-04 Ikasbidea ikastola (Durana)
2004-05 Arratia BHI (Igorre)
2005-06 Angela Figuera BHI (Sestao)
2006-07 Zunzunegi BHI (Portugalete)
2007-08 Axular-Kantauri BHI (Santurtzi)
2008-10 Kantauri BHI (Santurtzi)
2010-11 Zalla BHI (Zalla)
2011-12 Ballonti BHI (Portugalete)

Itzal luzea

Paula Boneten argazki batean ikus dezakegu ze luzea den hango presidentearen itzala. Hainbeste argi jarri eta gero hutsuneak berak ematen digu zergatiaren berri.