2012-01-27

Hamazazpi urte pasa badira ere...

 Behin, txoko batean eta patatak zuritzeko erabiltzen ari nintzen ahiztoa tresna bakarra zelarik, egungo egoeraren adierazlea "eraiki" nuen. Urte batzuk eman zituen toko hartako iragarki taulan itsatsita.
2000. urtean horretan oinarritzen zen irudia erakutsi nuen "Aho biko marrazkiak" izeneko erakusketan. Eta horrekin batera agertzen nintzen egunkari batek argitaratu zuen elkarrizketa batean.
Aste honetan joko bera proposatzen zuen irudia heldu zait facebooketik.

2012-01-13

Hau patua!!





BeHIen eremutik hedatzen den beste "iruzkin grafiko" bat.

2012-01-09

Ke arteko gaua!


Gabon gauean ez genuen su artifizialik ikusi, baina kea bai. San Inazion trena hartuta 00:55ean, Deustuko geltokian hasi zen kiratsa, San Mamesen bagoitik korrika eta presaka jeitsi ginen eta gero dena kez bete zen. Gure bagoiaren azpikaldetik ateratzen zen. Kriston zarata ateratzen zuten xurgagailuak martxan jarri zituzten arte hori baino ez genuen arnastu!.
(San Mamés, 2011-12-25, 01:05)

2012-01-05

Entziklopedian sartuta!

Auñamendi Entziklopedian aipatzen naute. Angel Garrazari buruzko testua Madrilen izan zuen erakusketa baten katalogoan agertu zen.