
Nire bizitzaren hiru laurdenetan bizi izan naizen herriaren garapenean paper handia jokatu du produktu honek, bertan ekoizten baitzen.
Denborarekin beste diseinu modernoagoa erabili zuten. Nire datuak oker ez badaude, Pepe Camiñas maisuak hartu zuen parte lan horretan.
Irudi honetan agertzen den ontzi erraldoian marraztuta egon zen urtetan aipaturiko logotipoa, La Papelera Españolarena bilakatu baitzen, bere arrakastaren froga paregabea.
Euskarri honen etorkizuna ez dago argi. Baina norbaitek ziurtatu beharko du bere iraupena, etorkizuna ezin baitugu eraiki hona ekarri gaituena ahaztuz.
1 comentari:
Elefanteari buruzko zerbait aurkitzen badut komentaukotzut ze bai, aitak milaka gauza zituen bere orden "desordenatu" horretan (neu bezala) baia denbora eman behar didazu horretarako, zail izango zaidalako hainbeste paperen eta artxibo digitalen artean murgiltzea eta zerbait interesagarria topatzea. Baina esandakoa, Arangurengo Elefantearen jatorria edo beste ezerren berri lortzen badut, esangotzut Gorka.
Publica un comentari a l'entrada